Tentsioa nekazari eta polizien artean Parlamentura sartzeko ahalegina egin dutenean

Nafarroako Parlamentuan gaur aterako dira aurrera 2024rako aurrekontuak eta unea aprobetxatu dute nekazari eta abeltzainek protesta bertara eramateko. Lehen ordutik izan dira Parlamentuaren inguruetan traktoreekin. Gosaria egin dute han eta istiluak ere sortu dira une batez, nekazariak Parlamentu barrura sartzen saiatu direnean. "Ez badigute sartzen uzten eta hitza hartzen, berriz saiatuko gara indarrez sartzen", esan dute.