Taupadak dantza konpainiak finanziazioa bilatzen du “Hip Hop International” lehiaketan parte hartzeko
Crowdfunding kanpaina bat martxan jarri du Taupadak Iruñeko dantza konpainiak Estatu Batuetan ospatuko den "Hip Hop International" dantza lehiaketan parte hartu ahal izateko. 13-18 urte tarteko nerabeek osatzen duten talde honek lehiaketa honetan sailkatzea lortu eta gero, orain EEBBetara joateko bidaiak ordaindu behar dituzte.
2022-ko maiatzak 4
Taupadak du izena eta Iruñeko dantza konpainia bat da. Pasa den asteburuan “Hip Hop International” dantza lehiaketan sailkatzea lortu zuten eta Phoenix-Arizonan izanen den finalean aritzeko plaza lortu dute. “Gure taldea 13-18 urte tarteko nebak osatzen dute, horregatik, oso zaila egiten zaigu dirua biltzea bidaiarako, gehienak oraindik ezin dutelako lan egin, familia guztiak ezin dute hainbeste dirua jarri eta ez digute ekonomikoki inondik laguntzen”.
Horregatik jarri dute martxan crowdfunding bat, diru laguntza hori lortu ahal izateko. Momentuz, 2.300€ baino gehiago bildu dute, baina 10.000€ behar da EEBBetara joan ahal izateko.