Tasubinsan greba egin dute soldaten igoera eta lan hitzarmen duin baten alde

LAB eta ELA sindikatuek deituta, greba eguna egin dute gaur Tasubinsan. Enpresaren zuzendaritzarekin batera, UGT eta CCOO sindikatuei greba honen aurka aritzea leporatu diete deitzaileek. Izan ere, soldaten igoera sindikatu guztiek adostutako aldarrikapen bat zen, baina UGT eta CCOO nahiago izan dute zuzendaritzarekin negoziazio bat garatzea LAB eta ELA osatzen duten gehiengoaren gainetik.