Sugoi Etxarri (EHE): “Euskarak kaleak berreskuratu behar ditu, horretarako izanen da Euskaldunon Harrotze Astea”
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak antolatuta, apirilaren 22tik 28ra Euskaldunen Harrotze Astea ospatuko da. Euskalerrian irratian egindako elkarrizketa batean azaldu ditu aste honetako helburuak.
2024-ko martxoak 20
Euskarak kaleak berreskuratzea eta euskaldunon kontzientziak astintzea izanen da Euskaldunon Harrotze Astearen helburu nagusia, Sugoi Etxarri EHEko kideak azpimarratu bezala, ·euskara eta euskaldunon aurkako zapalkuntzaren arduradunak eta konplizeak seinalatzeko, Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeko eta euskararen errepublikaren beharra sozializatzeko”.
Apirilaren 22tik 28ra bitartean, hala, euskalgintzako eragile ororen parte-hartzea bilatzen duen astea ospatuko da, kaleetan burutuko den ekintza zuzenekin, Etxarrik adierazi bezala. Hala, eragile bakoitzaren proposamenetara irekita dagoen ekimena badela ere azpimarratu du.
Gehiago

Kalean bizi direnei beharrezkoa den harrera emateko baliabide nahikoak jartzeko eskaera egin diete instituzioei

26 lan-heriotza salatu dituzte Nafarroan 2024an, azken hamarkadetako kopururik handiena

3