“Suak pizten direnean”, altxatu zen belaunaldi agrafo baten erretratua

Urtetan editore lanetan aritu ondoren bere lehen poesia liburua idatzi du Mikel Sotok. Poema bilduma ausart, zintzo eta emankorra, bere bizialdiko hainbat mugarri jorratzen dituena: kontzientzia politikoa piztea, gazte mugimenduan engaiatzea, poliziaren kontrako borroka, gezurretan oinarrituriko atxiloketa, tortura eta epaiketa… Aitortza pertsonala bezain jenerazionala, politikoa bezain literarioa.