Sortuk Goardia Zibila Iruñean egiten ari den “indarkeriaren gorazarre” salatu du
Guardia Zibilak bihar eguerdiko 13etan Iruñeko kaleetatik burutu nahi duen desfilearen prestaketa lanak pairatzen ari gara azken orduotan. Honen harira Sortuk honakoa adierazi nahi du:
2019-ko maiatzak 8
Erabat itogarria da Iruñeko kaleetan uniformaturik eta armaz lepo dabiltzan Guardia Zibilen presentzia. Ulertezina da 2019. urtean biolentziaren apologia egiten duten desfileak ahalbidetzea oraindik orain.
Guardia Zibilak Historio iluna du Euskal Herrian. Hamarkadetan zehar euskal herritar ugari atxilotu, torturatu eta erail ditu. Espainiaren batasuna inposatzeko terrore sistema oso bat ezarri du, herri honen eta herritarren askatasun goseari kontrajarriz.
Honengatik guztiagatik indar okupatzaileen berehalako errepliegea exijitzen dugu, bai eta indarkeriaren erabilerari uko egitea “una grande y libre”ren proiektua inposatzeko. Iruñeko jendartea indarkeriaren gorazarre eta inposizio berri honi errefusa egitera dei egiten dugu.
Donde no hay mata en la vida habrá patata.
Hoy, en la Plaza de Toros de Iruñea, en un acto de ensalzamiento de la @guardiacivil y de su papel de represión contra la disidencia vasca…#AldeHemendik pic.twitter.com/QOzLUZmzQi— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) May 6, 2019