Sorionekuak: “Erresignaziotik esperantza aktibora salto egin nahi dugu, euskarak badu etorkizuna”

Larunbata honetan Sorionekuak ekimenak deituta, Iruñean dute hitzordua euskaltzaleek. Euskararen aldeko aldarrikapenez betetako eguna izateaz gain, jai eguna ere izanen da. Izan ere, ekimen honen ordezkariek diotenez, "talka eta erresignaziotik" haratago, euskararen aldeko urratsak emateko garaia da. "Herria euskararen atzetik dagoen bitartean, izango du etorkizuna", adierazi dute.