#SFk14: Hainbat eragileek “Herri Mugimendua Aurrera” eguna antolatu dute uztailaren 10an

Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Independentistak eta Sortzen taldeak lehenengo urtez elkartu dira egitarau xume bat antolatzeko.

2014-ko uztailak 1

Aurtengo San Ferminetan herri mugimenduan lanean diren eragile ezberdinak uztailaren 10ean elkartuko dira egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten duten lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu dira Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Independentistak eta Sortzen. Txikitasunetik jaio den ekimen hau datorren urteetan proposamen gehiagorekin janztea eta elikatzea espero dute. Izan ere, herri mugimendutik egiten duten lana, "oinarrizkoa izanen baita etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko". "Gure txikitasunetik gauza handiak sortzeko gai garelako, San Fermin hauetan inoiz baino ozenago eta argiago entzungo da Iruñeko kaleetan: herri mugimendua aurrera!".

Egun horretan eguerditik abiatuko den egitarau xume bat prestatu dute:
13:00 Bermuta eta tonbola txikia. (Jarauta kaleko Sortzenen Egoitzan)
14:30 Bazkaria Eslaba kalean. Txartelak 10 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke.

Sarrerakoak:

– Gazta bola

– Gazpatxoa
Bigarren platera:

– Haragi gisatua

Postrea

– Yogurt bizkotxoa izozkiarekin

18:00 HERRI MUGIMENDUA AURRERA lelopean “Aldarrikalejira”. Baratxurien plazatik Nabarreriara.
20:00 Kontzertua Bodegika Tabernan “Egurra eta kitto”
21:30 Ikasle afaria Zaldiko Txurian. Txartelak 5 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke. Afaria bukatuta jolasak eta kalejira eginen da Jai Guneraino.
 

Gehiago