Senideen motxilaren ‘Zama doinuz arindu’ nahi dute Etxarri Aranatzen

Euskal presoekiko elkartasun asteburua izango da beste behin Euskal Herrian. Larunbatean Sarek Bilbon egingo duen manifestazioaren biharamunean, 'Zama doinuz arindu' ekimen musikala izango da Etxarri Aranatzen. Mikel Mundiñanok ekimenak hartu duen 'gorputza' nabarmendu du Info7 Irratian, eta egitea nahi ez luketen arren, presoak etxeratu bitartean egiten jarraituko dutela esan du. Bi saio antolatu dituzte, kultur aretoan sartzen den jende kopurua dela eta.