Santxikorrota lasterketaren 2. edizioa urriaren 5ean izango da

2024-ko irailak 19

Errigoraren Agerraldiaren barne, Santxikorrota herri lasterketaren 2. edizioa urriaren 5ean, larunbata, izango da. Lasterketak 2 modalitate izango ditu, luzea eta motza, eta bihak bardeetan hasi eta Arketas herri erdigunean amaituko dira. Lasterketaren ostean bazkari herrikoia egonen da eta lasterketa ikustera gerturatzen direnontzat, korrikalariak prestatzen diren bitartean Alcaravan errigoraren arroz ekoiztetxea ikusteko bisita antolatuko da.
Arketas eta Hendaia anaitutako herriak direnez, Hendaiatik autobusa antolatu dute lasterketara etortzeko. Eta Iruñatik ere Zaldiko maldiko elkarteak busa antolatu du korrikalari zein ikusleontzat.

Lasterketan, bazakarian edo bisitan parte harzteko izen ematea beharrezkoa da eta agerraldia.eus web gunetik egingo da. Aurten gainera, etiketa berdea zigilua dauka lasterketak, elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketen aldeko manifestua. Informazio gehiago: http://etiketaberdea.com/

Gehiago