San Juan de Dios ospitaleko langileek, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute

San Juan De Dios Ospitaleko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du Iruñean, Osasunbidearen egoitzaren parean, Oliveto kondearen kalean.

2024-ko martxoak 4

2023-2024 hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren egoeraren berri eman dute. 2023ko abenduan, Grupo Independiente eta LABek osatutako enpresa-batzordeak, negoziazio-plataforma aurkeztu zuen, eta abenduaren 15ean mahaia eratu zen, urtarriletik aurrera negoziazioari ekiteko. Bilera bakar baten ondoren, otsailaren 8an hain zuzen, ospitaleko zuzendaritzak aldebakartasunez eten zuen hitzarmenaren negoziazioa, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen bereziaren sinaduraren geldotasuna argudiatuta. 

San Juan de Dios Ospitalearen eta Gobernuaren arteko harremana duela 8 urtetik hona kontzertu bidez arautu gabe dago, eta Aberaste Bidegabearen egoeran kokatzen da. Egoera hau, lehenbailehen aldatu behar dela ulertzen dugte, eta inplikatutako erakundeei dei egiten diete lan-prekaritatea baino sortzen ez duen egoera konpontzeko. Salatu dute ere ere, langileak egunez egun lan egiten dutela, eta enpresak 8 urte hauetan emandako zerbitzuengatik kobratu dietela. 

Horregatik, San Juan de Dioseko zuzendaritza negoziatzera esertzea exijitzen dute. Urte hauetan, eta are gehiago pandemiaren ondorioz, asistentziaren kalitatea okertzen ari dela ikusi dute, langileen rotazioa etengabea izaten ari da, eta horrek, ekipoak hondatzen ditu. Lan-karga handiak dituzte, une askotan jasanezinak. Batzordeak, hitzarmenaren negoziazioei berriro ekitea exijitzen du. Zuzendaritzari seriotasuna eta konpromisoa eskatzen dizkiote pazienteei arreta egokia bermatzeko, lanean prekarioak ez diren langileekin. Ospitaleak 80 urte daramatza Nafarroako Osasunaren zerbitzura: 500 langile inguru dira, eta jardueraren %95 Osasunbideatik dator.

Gehiago