San Frantzisko eskolako gurasoek errekreo garaia umeek muxukoa ez erabiltzea eskatu diote Osasun eta Hezkuntza Departamenduei
San Frantzisko ikastetxeko A, G eta D ereduetako Haur Hezkuntzako ikasleen 155 ama eta aitek (%70a baino gehiagok) Osasun eta Hezkuntza Departamenduei eskatu diete euren seme-alabek errekreo garaian patioan muxukoa erabiltzearen derrigortasuna birplantea dezaten.
2020-ko urriak 9
San Frantzisko ikastetxeko A, G eta D ereduetako Haur Hezkuntzako ikasleen 155 ama eta aitek (%70a baino gehiagok) ondorengo idazkia sinatu eta Osasun eta Hezkuntza sailetara bideratu dugu, Nafarroako Gobernuak gure seme-alabek errekreo garaian patioan muxukoa erabiltzearen derrigortasuna birplantea dezan.
“Covid-19-ak eragindako egoera dela eta, ikasleen berreskolaratzea hezkuntza komunitatearen kutsatzea ekiditeko beharrezkoak diren neurriak ezarriz eta gure seme-alaben hezkuntza eskubidea bermatuz eman behar direla ulertzen dugu.
3, 4 eta 5 urteko haurrei buruz ari gara, zeinentzat pandemia hasi zenetik berria den muxukoaren erabilera. Ez ez gara ari ikastetxe barruan konpartitzen dituzten guneetan (sarrera zein irteera, komunak, etb.) dauden momentuetan muxukoa erabiltzeari buruz, baino kanpoan, daukaten adina kontutan hartuta, eraman behar ez luketela uste dugu.
Ulergaitza eta justifika ezina iruditzen zaigu 3, 4 eta 5 urteko ikasleek errekreo garaian muxukoa erabili beharraren derrigortzea honako arrazoiengatik:
– Gelan eraman behar ez badute, gune itxi bat izanik eta hortaz kutsatzeko arrisku gehiago edukita, gune irekia den patioan eraman beharra ulertezina zaigu.
– Patioa gela bakoitzak erabiltzen duen espazietan banatuta dago. elkarbizitza talde egonkorrak mantentzen dira, beste ikasleekin kontaktua ez dagoelarik.
– Errekreoa jolas garaia da, haurrak korrika, saltoka, lurra ukituz, etb. dabiltza. Une oro muxukoa ongi jarri beharrean daudelarik.
– Eremu libre horretan jolasean aritzeak eskuak zikinak edukitzera darama eta esku zikinekin muxukoa behin eta berriro ongi jartzen ibiltzea ez zaigu batere higienikoa iruditzen, kontrakoa baizik.
Ondoren sinatzen dugun gurasoek idazki hau Hezkuntza eta Osasun Sailetara bideratzen dugu egiten dugun proposamena baloratu eta kontutan hartu dadin. Hala ez bada, neurriaren derrigortzea uler dezagun arrazoiaren azalpena eskertuko genuke.