Salatu dute Israelek su-etena hautsi eta 400 pertsona baino gehiago hil dituela Gazan

Asteartero bezala, gaur ere Palestinari babesa adierazteko mobilizazioa egin da Iruñean, baina, gaurkoan, salatu dute, Israelek su-etena hautsi duela, Gazan 400 hildako baino gehiago utzi dituzten eraso masiboekin. BDZ Nafarroatik, Palestinako herriari elkartasuna adierazten jarraituko dutela adierazi dute, azpimarratuz, oso garrantzitsua dela Israeli boikota egitea. Eta hurrengo deialdiei erne egoteko ohartarazi dute.