Sakabanaketak presoak bisitatzeak oztopatuko du deseskalada faseetan

Espainiako Gobernuak presoak bisitak jasotzen hasteko urratsak ematen ari den honetan, euskal presoen urruntze politikaren krudelkeria berriz agerian geratzen da. Euren senide eta lagunek Estatuan zehar libreki mugitzeko baimenik jaso ezean, ezin izanen dute presoak bisitatu Alarma Egoerak mugimendu hauek debekatzen dituelako. Sarek eta Etxeratek mugimendu hauek baimentzea eskatzen dute.

2020-ko maiatzak 15

Presoen bisitaldiak berrezartzeko erabakia, hartu du Espainiako Gobernuak, baina momentuz euskal preso politikoen senide gehienek ezin izanen dute bisita hauek gauzatu, probintzien arteko mugikortasuna debekaturik jarraitzen duelako eta sakabanaketaren ondorioz soilik preso multzo txiki bat dago Euskal Herriko espetxeetan. Altsasuko gazteen kasuan ere, euren senideek ezin izanen dute bisita horiek egin, Nafarroatik Arabara pasatzeko aukerarik ez dagoelako.

Urruntze-politika hau salatu dute Sare-k eta Etxerat elkarteak. Euren “kezka eta haserrea” adierazi dute, eta egoera honi “irtenbide logiko” bat emateko preso horien senide eta lagunen desplazamenduak baimentzeko eskatu dute.

Sarek eskaera hau helarazi dio Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiari, bai eta salbuespen-neurriekin eta, bereziki, urruntze-politikarekin amaitzeko beharra ere.

Gehiago