Rufi Etxeberria: “2011ko Estatu konpromisoak betetzera deitzen diogu hurrengo gobernuari”

Rufi Etxeberria eta Josu Beaumont Sortuko kideek hitzaldi bat eman zuten atzo Iruñeko Kondestable jauregian. Estatuen itxikeria ikusirik, presoen kolektiboak "egin beharreko ibilbiderako ekimena" hartu beharra duela esan zuen Rufi Etxeberriak, Iruñean. "Ezin gara aldebikotasunaren zain egon".