Puyko ospakizun “herrikoi eta anitzen alde” mobilizatzen jarraitzen du Lizarrako gazteriak

UPNk ez du eman txoznak jartzeko baimena, eta honek hautsak harrotu ditu Egako hirian. Larunbatean egingo den manifestazioak babes oso haundia jaso du.  

2014-ko maiatzak 23

Goiz mugitua izan zen atzokoa Lizarran. Hainbat ekintza garatu ziren Festa-Giro jai batzordearekiko eta bere eredu herrikoiarekiko atxikimenduz.

Ikasle baten identifikazioarekin hasi zen. Gaztea ekimenaren inguruko pegata batzuk jartzen zegoela paisanoz jantzitako bi udaltzainek indarrez antzeman egin zuten. Gaztea komisaldegira eraman eta bertan identifikatu zuten. Gero aske geratu zen.

Eguerdia pasata, hamarnaka gazte asteko merkatua ospatzen den plazan bildu eta asteburura begira prestatutako mobilizazioekin hasi ziren. Dolumin gisa sortutako zapi beltzak, kamisetak, pankarten prestaketa….eta gero udaletxe aldera abiatu ziren.

13:30etan Festagirok prentsaurrekoa eskeini zuen udaletxearen aurrean. Herriko ikurra den auroroari zapi beltza paratu eta hasi zen adierazpena. Komunikabide dezenteren aurrean, jai-batzordeko bi gaztek asteotan hamarnaka eragileren babesa jaso duen manifestua irakurri zuten.

 

Atxikimendu ugari UPNren jarrera salatzeko

Manifestu horretan UPNk izan duen jarrera salatu dute. "Elkarrizketari, zentzu komunari, gazteriari eta udaletxearen gehiengoari sorbalda emanez, UPNk berriz ere arbitrarietate eta inposaketaren erakustaldi bat eman du, eredu politiko autoritario baten estiloan", dio manifestuak.

Horren aurrean Lizarrako eragile kultural eta politikoen babesa jasotzera abiatu dira ahotsbatez gai honen inguruan udal gobernuak izan duen jarrera salatu eta Puyko jai herrikoi eta anitzak aldarrikatze aldera.

Hilaren 24ean, larunbatarekin arratsaldeko 17:00etan bus geltokitik abiatuko den manifestazioan parte hartzera ere gonbita luzatzen dute manifestu hau sinatu duten txabiskek, musika talde eta Dj´s-ek, musika enpresek, tabernariek, artistek, elkarteek eta eragile politiko, sindikal eta sozialek.  Mobilizazioa jai-giroan egingo da “Jaiak guztiontzat” lemapean.

Prentsaurrekoa bukatzean, gazteak udal barrura abiatu ziren alkatesarekin bildu nahian eta horrela, zuzenean, Change.org-en jasotako 1300dik gorako sinadurak eta hamarnaka herri-eragile, musikari, txabiske, talde politiko…babesa erakusten zuten sinadurak  eskeintzeko. Udaltzaingoek udaletxe sarrera zelatatzen zuten bitartean, multzoaren hamar bat lagun goiko bulegoetara igotzea lortu zuten. Begoña Ganuzak uko egin zion gazteekin elkartzeari, eta azkenean udal erregistroan sartu zituzten.

 

Manifestuak jasotako atxikimenduak

Txabiskeak: El Txa,  Vinoteca, Retal, TUR, Jujero, Guetto, Cosmos Bulle, Kalero, Kiwy, Txeroki, Badulake, Txapitel, Gero, Local, Furse Astoas

– Musika taldeak: Bide Bakarra, Bolbora, El Ombligo de Venus, Irrikan, Flitter, Kelly Kapowsky, The Magic Pingüins, Insitu, Akord, Txaranga Mala Baba, El Viejo Peter, Prest, Ezen Balea, Zaplastako, Koof, Entre 2 Versiones, The Kamikaze Bubles,  Raperos de Emaus, Kaotiko

-Dj´s: Solano, Mempaz, Montero, Ruben, Choice, Colectiovo Breaking in the Night

-Musika Enpresak: LUR Soinu Sistema eta ASTOR Grabaketak

-Artistak: Monologistas (Lander Perez, David Gomez, Asier Leal Larraiza Dantzari Taldea, Puytxo espectáculo-teatral

– Elkarteak: Peñaguda, Peña La Bota, Asdrubal, San Andrés, Gure Izkuntza

. Gazte Eragileak: Ikasle Abertzaleak, Ernai, Lizarrako Gazte Asanblada, Ultima Alternativa, Karakol Banaketak, Pentsionistak Martxan, AEK-ren lagunak, Ekologistak Martxan, Bilgune Feminista, PRES.O.S., Peña Lizarra Osasuna

-Sindikatuak: LAB, EHNE, ELA, UGT

-Alderdi Politikoak: SORTU, EA, IUN Estella, EH Bildu, Geroa Bai, EAJ-PNV, PSN

-Tabernak: Roma, Batzoki Lizarra, Katxetas, Ametsa, Kafetería Fray Diego, Bar Oncineda, Volante, The Clash, Izarra, Maracaibo, Berri Taberna, Aralar, Roncesvalles, Hotel Yerri, El Mosquito, La Tienda del Barrio, Rochas, Richard, Amaya, Aldai, La Moderna, Stop, La terraza, Don Menú, 2 Pasos, Etxeberria Natur Denda, Copas, Templo, La Hormiga, La Hogazza, Bar Jubilados, Bar la Estación

 

Gehiago