“Putos vascos” dioen margoketa gaitzetsi dute Argia Ikastolako kideek
Margoketa egin ostean, zentrora sartzen saiatu ziren, larunbat gau partean. 2007an ere izan ziren halako erasoak Fontellasko ikastolan.
2016-ko uztailak 13
Larunbatetik iganderako gauean egin zuen pertsona batek edo talde batek margoketa, Argia ikastolako arduradunen hitzetan. Hesia saltatuta sartu ziren ikastola ingurura. Gero, eraikineko atea irekitzeko ahalegina egin zuten, alarmak jo zuen eta horregatik ezin izan zuten lortu.
“Irmo” gaitzetsi du ikastolak gertatutakoa, eta “kezka handia” duela azpimarratu du. “Nafarroan pertsona batzuek hezkuntza aniztasunarekiko duten errespetu falta” gaitzetsi du, halaber.
Gehiago
2
Leitzako Torrea Herriko Taberna erasotu dute margoketa faxistak eginez
El Ayuntamiento de Uharte rompe relaciones con el cura ultra que defendió bombardear Marruecos por la crisis migratoria en Ceuta
2
