Presorik gabeko Sanferminak aldarrikatzeko deia luzatu dute

Kalera Kalera dinamikak “Bada garaia ¡San fermin sin presxs” lelodun manifestazioa deitu du uztailaren 4rako, duela 40 urte poliziak German Rodriguez erail zuen urtean zezen plazan ateratako pankarta gogora ekarriz.

2018-ko ekainak 15

Iruñerriko 30 bat lagunek Sanferminen bezperatan presoen etxeratzearen aldeko ekimen berria aurkeztu dute. Antolatzaileek azaldu dute bi aldarrikapen nagusi zabaldu nahi dituztela, batetik “1978. urtean gertatutako sarraskia” gogoraraztea, eta bestetik, preso eta iheslarien etxeratzea bultzatzea.

Eta aukeratutako leloa ez da kasualitatea. 1978. urteko Sanferminetan “Sanfermines sin presos” zioen pankarta ateratzea izan zen polizia zezen plazan jo ta su sartzeko aitzakia, eta besteak beste, German Rodriguez erail eta balaz hainbat iruindar zauritu zituen.

40 urte hauetan Iruñeko kaleak presoen eta errefuxiatuen etxeratzearen aldeko borrokaren lekuko zuzenak izan direla azaldu dute, eta 40 urte pasata, ia 300 preso politiko espetxe espainoletan sakabanatuta daudela nabarmendu dute.

Ahalegin berrituak
Ikerne Indakoetxea eta Jorge Olaiz preso ohiek azaldu dute Euskal Herrian zabaldutako aro politiko berrian euskal preso politikoak etxeratzeko “ahalegin berrituak” egin behar direla. “Ez dago aitzakiarik, herri honek bakea eta askatasuna merezi du eta gure onena emanen dugu horretarako”.

Gehiago