Presoen hurbilketak, senide eta lagunentzako lasaitasun arnasa

Euskal preso politikoen senideak diren Juana Zumalde eta Lurdes Auzmendiren lekukotzak bildu ditu Etxerat elkarteak. Igor Suberbiola eta Ekaitz Sirvent euskal presoen amak dira. Suberbiola eta Sirvent Mont de Marsango espetxean daude, Euskal Herritik 200 kilometrotara. Orain, beste lasaitasun batekin eramaten dute euren semeen espetxealdia.