Presoekiko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dute Barañainen

Barañaingo jaietan presoen aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik auziperatu dituzten 9 bizilagunei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egin dute gaur 110 lagunek. Presoekiko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dute eta datorren ostiralean manifestazio bat eginen dela iragarri dute.