Preso eta iheslarien aldeko ekimenak Lizarran datozen asteetan

Lizarrako Kalera ekimenak antolaturik, hitzaldiak, bideo emanaldiak, erakusketak, mobilizazioak eta bestelako jarduerak eginen dira azaroaren 19etik abenduaren 1era.

2018-ko azaroak 13

Lizarrako Kalerak, azaroaren 19tik abenduaren 1era elkartasun asteak antolatu ditu. “Presoen egoera, hobera egitetik aldenduz, oraindik ere kasu askotan okerrera egiten ari duela argi geratzen den honetan, presoen eta beraien eskubideen alde indarrak batzea eta bultza egitea ezinbestekoa” dela dio Kalerak. Horretarako egitarau oparoa antolatu du Ezker Abertzaleko preso eta iheslari politikoen aldeko ekimen honek:

Azaroaren 19 tik 23ra “Zorroztarria” deritzon harrizko artelanen erakusketa egongo da egunero ikusgai Herriko Tabernan, arratsaldeko 18.30tatik 21:00etara. Artelan hauek hiru preso politikoek eginak dira.

Azaroaren 25ean “mus azkar txapelketa” jolastuko da arratsaldeko 16etatik aurrera, Ametsa eta La Txantona tabernetan.

Azaroaren 27an, “Barrura begiratzeko lehioak” filmaren emanaldia Sugarra gaztetxearen eskutik. Pelikula honetan, 5 preso politikoren errealitate ezberdinak erakusten dira.

Azaroaren 29an, “Azken arnasa arte” dokumentalaren proiekzioa eta presoen hirugarren adineko senideek bizi duten egoeraren inguruko mahai ingurua. Bertan, Urtzi Errazkin (Etxerat) eta Bilgune Feminista eta Patriahorkadoko kide bat izango dira hizlari moduan. Guzti hau, La Bota elkartean 19:30tan.

Azaroaren 30an, kontzentrazioa.

Abenduaren 1ean “Eskubideen jabe…Presoak kalera” lemapean manifestazioa, 12:30tan Baja Nabarratik, Lizarrako hainbat eragileen babesarekin. Feriak direla probestuz, manifestazioa eta gero herri bazkaria ospatuko da La bota elkartean 15:00etan. Tiketak Katxetasen daude salgai 15 euroren truke.

Gehiago