Poltsa bete kontu: Gotzone Ijurkoren testigantza

"Poltsa bete kontu: emakumea, espetxea eta sostengu lanak" Sare Herritarrak ekoiztutako bideo sortak euskal presoen senide eta lagun izan diren lau emakumeren testigantzak biltzen ditu. Presoen sostengu lanak emakumeengan ezartzen duen kargaren gaineko hausnarketa eta orain arte ikusezina izan den lan honen ikusgarritasunaren aldeko lana da hau. Lehenengo honetan Gotzone Ijurkoren testigantza eskeintzen da.