Polizia grabatzea herritar guztion eskubidea da
Teknologia berriek ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak.
2017-ko otsailak 27
Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren lehen erreportajea da hau.