“Polemikak polemika, sinbologia frankista kendu egin behar dela guztiek onartu dute”

Info7 Irratiak Iruñeko zinegotzi Joxe Abaurrea elkarrizketatu du lehengo Rodezno Kondearen plazari izen berria adosterako orduan izandako polemikaz.

2015-ko azaroak 11

Berrogei urte igaro dira frankismo garaian 50.000 heriotz epai sinatu zituen Rodeznoko Kondearen plaka kendu eta izena aldatzeko Iruñeko plazari. Plaka kentzea aho batez onartu zuten aldaketako indarrek Iruñeko Udalean, desadostasunak ordea, izen berria adosterako orduan etorri dira. Azken hitza herritarrek izango dute eta horretarako parte hartze prozesua martxan jarriko du Udalak, hal aazaldu du Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak Info7 Irratian.

Gehiago