Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu 22. Korrikak

22. KORRIKAk omenduko ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots azken hogeita hamahiru urtean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik. Omenaldi ekitaldia 2022ko urtarrilaren 7an izango da, Tolosan, Gure Zirkuarekin elkarlanean.