Patxi Ruiz-i elkartasuna adierazteko jende andana bildu zen atzo Txantrean

Iruñeko Txantrea auzoko hainbat txokoetatik abiatu ziren jende kateak. Patxi Ruiz euskal preso politikoa bere 6. eguna betetzen du gaur gose eta egarri greban Murtzia II-ko espetxean. Giltzurrunetan min handia sentitzen duela eta hiru egun txiza egin gabe daramatzala esan du Patxi Ruiz presoak, Murtzia-IIko espetxetik etxera egindako telefono deian. Bestetik, Mikel San Sebastian Lesakako preso politikoak 48 orduko baraualdi bati ekin dio ere.

2020-ko maiatzak 16

Larunbat honetan seigarren eguna du Patxi Ruiz presoak gose eta egarri greban, Murtzia-IIko espetxean, Covid-19ak sortutako egoeraren testuinguruan funtzionarioek eginiko mehatxuak salatzeko. Ostiralean etxera eginiko telefono dei baten giltzurrunetako arazoak dituela jakinarazi du. Txiza egin gabe hiru egin daramatza.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar batean adierazi duenez, «oraindik ez du kartzelako medikuaren bisita jaso eta konfidantzazko medikuekin komunikatzeko baimenik ere ez diote eman».

«Agerikoa da kartzelaren jarrera edozein aterabidea blokeatzea dela, eta salatu beharra dugu Patxiri mediku batek artatua izateko eskubidea ere ukatzen ari zaizkiola. Murcia-II kartzelako zuzendari Jesus Hernandezen arduragabekeriaren tamaina psikopata batena da», erantsi du oharrak.

Txantreako EH Bilduk bere kezka agertu nahi izan du Ruizen egoerarengatik. Espetxeratuen eskubideen urraketan oinarritutako eta horien senide eta lagunentzako zigorra suposatzen duen espetxe politikarekin amaitzeko eskatu du. “Dagoeneko bi hilabete baino gehiago dira presoek ezin dutela bisitarik jaso koronabirusak sortutako egoera dela eta. Asteburu honetatik aurrera bisitak egiteko baimena eman duten arren, euren probintzietatik kanpo espetxeratutako pertsonek ez dute horietarako baimenik izango”, gehiru du.

Azkenik, urruntzearen amaiera bai eta gaixotasunagatik eta adinagatik aske egon beharko luketen pertsonak aske uztea ere eskatu du EH Bilduk, hainbat gizarte erakunderen (Salhaketa, Sare, Etxerat eta Altsasu Gurasoak) adierazpenean eskatzen den bezala.


Mikel San Sebastian, baraualdian

Murcia II-ko kartzelan dagoen Mikel San Sebastian Lesakako preso politikoak 48 orduko baraualdiari ekin dio gaur. Patxi Ruiz babesteko hartu du neurri hau. Maiatzaren 14tik kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zitzaion. Mikelek 12 urte daramatza kartzelan.

Gehiago