Pasaiako segadaren inguruko dokumentalaren proiektua aurkeztu dute

Dokumentalaren teaser-a ere aurkeztu dute Oinatzak Produkzioakeko kideek Pasaiako Santiago plazan segadan hildako senideez bebastuta burutu duten agerraldian'Pasaiako Badia' dokumental proiektuaren xehetasunen berri emateko agerraldia burutu dute Pasaiako Santiago Plazan Yuri Agirre eta Xabier Otamendi 'Oinatzak Produkzioak'eko kideek, Pasaiako segadan hildako gazteen senideek eta 'On Produkzioak'eko kide Iban Toledok babestuta.

2016-ko martxoak 18

Pasaiako segadaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioakeko kideak. Urtebeteko ikerketa lanaren ostean, maiatzean hasiko dituzte lehen grabazioak. Urrian grabazioen bigarren faseari ekingo diote eta azaroan, berriz, crowfunding kanpaina abiaraziko dute, finantziazioa osatzeko. Dokumentala 2017ko martxoan estreinatuko dute.

‘Pasaiako Badia’ dokumental proiektuak 1984ko martxoaren 22an Polizia Nazionalak Pasaian burututako segada izango du gai nagusitzat. 1984ko martxoaren 18an Rosa Jimeno ilegalki atxilotu zuen. Ondoren kontatuko zuenez, torturatu ostean, pistola buruan zuela, Iparalderra dei egin eta Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin hitzordua jartzera behartu zuten. Martxoaren 22ko gauean, Pasaiako badiara zodiakean iparraldetik etorritako Dionisio Aizpuru, Rafael Delas, Jose Mari Izura eta Pedro Mari Isart gazteak hil zituen Polizia Nazionalak.

Julen Elgorriaga orduko Gobernadore Zibilak ‘enfrentamentu bat’ izan zela adierazi zuen. Oso bestelakoa da, ordea, Joseba Merino, txalupan zihoazenetatik bizirik irten zen bakarraren bertsioa. Merinok kontatzen duenez, ez zen enfentamendurik egon, poliziaren tiroak besterik ez. Lehen tirokaldian Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, eta Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ostean fusilatu egin zituzten.  Miguel Castells, akusazio partikularraren abokaturen hitzetan, Pasaiako segada ‘Franco hil zenetik jazo den estatu krimenik larriena’ da.

Ez da, ordea, iraganeko gertaera bat soilik. Epaileak berak hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua artxibatu berri baitu. Artxibatzeari helegitea jarri diotela adierazi eta kasua argitzeko eskatzeko, agerraldi jendetsua egin zuten duela otsailaren 27an aste berrogeitik gora senidek.

Ikus-entzunezko proiektua ‘Oinatzak Produkzioak’ek garatuko du eta Yuri Agirre eta Xabier Otamendik burutuko dituzte produkzio eta zuzendaritza lanak. Era berean, errealizazio eta posprodukzio lanetan ‘On Produkzioak’en babesa izango dute besteak beste.
Dokumentalari dagokionez, kazetaritza ikuspuntua eta ikuspegi narratiboa izango ditu, dokumentalak oinarri sendoak eta egiazkotasuna izan ditzan batetik, eta ikuslearentzat erakargarria izango det produktu bat sortzeko bestetik. Senideen nahiz gertaeren testigu zuzenak izan zirenen bizipenak, abokatuen iritziak nahiz memoria eta egiaren inguruko gogoetak jasoko dituen dokumental koral bat izango da. Era berean, gertaeren bertsio guztiak jasotzeko ahalegina egingo da.

Proiektuak dokumental soil batetik haratago joateko bokazioa du, egia jakiteko ikerketa nahiz dibulgazio proiektu bat baita. Honen baitan, dokumentala estreinatu bitarte ekimen desberdinak egingo direla adierazi dute. Sare sozialen bidez joango dira xehetasun gehiago ematen.

Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkie orain arte besoak zabalik hartu dituzten guztiei, eta bereziki segadan hildakoen senideei. 

Gehiago