Pasaiako segadaren 32. urteurrena betetzen da gaur

Frankoren heriotzetik poliziak burutu duen Estatu krimenek odoltsuena izan zen Pasaiakoa. Lehen tiroketan Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, eta Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ostean fusilatu egin zituzten. Izpura eta Delas iruindarrak ziren.

2016-ko martxoak 22

Hori guztia kontatzeko Pasaiako segadaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioak-eko kideak. Aurreko astean aurkeztu zuten proiektua Yuri Agirrek eta Xabier Otamendik, Oinatzak Produkzioak ekoiztetxeko kideak. Gaur Info 7 irratiko Kalegorrian saioan solastu dute biekin.

Gehiago