Pasaiako sarraskiaren biktimei omenaldia, 40. urteurrenean

2024-ko martxoak 21

Pasaiako Badiako sarraskia gertatu zenetik 40 urte igaro dira. Eta senideek gertaeren inguruko aitorpen ofiziala eskatzen dute oraindik. Hainbeste urte igaro ondoren nekatuta daudela adierazi dute, baina egia ofiziala bihurtu arte borrokan jarraituko dutela argi utzi dute. Aste honetan zehar ekimen ezberdinak antolatu dira, aurten ere, 1984ko martxoaren 22an gertatu zena ez dutela ahazten aldarrikatzeko. Martxoaren 23an, larunbata, omenaldi-ekitaldia egingo da Azpeitian arratsaldeko 19:00tan. Bertan, sarraskiak merezi duen errekonozimendua aldarrikatuko dute, eta besteak beste, El Drogas’ek ‘Bahía de Pasaia’ abestia abestuko du, gertakarien zabalkundean asko lagundu zuena.

Gehiago