“Pasaiako Badia”

1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian jasotzen duen "Pasaiako Badia" dokumentala sarean dago ikusgai.

2018-ko azaroak 5

Dokumentala estreinatu zenetik urtebetera, sarean ikusgai jarri dituzte “Pasaiako Badia” dokumentalaren bertsio guztiak.

Oinatzak Produkzioakeko kideek dokumentalak izandako “harrera ona” azpimarratu dute. Pasa den ikasturtean 60 emanaldi baino gehiago eskaini zituzten, tartean Herrialde Katalanetan, Madriden eta Andaluzian. Gainera, ETB1en eskainitako emanaldiak audientzia datu onak izan zituen, ohizko audientzia datuak bikoiztu baitzituen. Dokumentalarekin, Pasaiako kasua gizarteratzeko aletxoa jarri dela uste dute. Dena den, “asko” dago egiteko, oraindik ez baita ez justiziarik ez errekonozimentu ofizialik egon.

Estreinalditik urtebete pasata, dokumentalak Pasaiako kasua lau haizetara zabaltzen jarraitzen du. Azaroaren 15 eta 16an Madrideko bi aretotan eskainiko dute dokumentala, eta azaroaren 27an, berriz, Berlinen.

1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian jazotako gertaerak ditu oinarri Pasaiako Badia dokumentalak. Bertan, poliziak Pedro Mari Isart, Dioni Aizpuru, Jose Mari Izura eta Rafael Delas erail zituen. Dokumentalean hildakoen senideek, abokatuek, testiguek, Paco Etxeberria mediku forentseak eta Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak parte hartzen dute, besteak beste.

Gehiago