Pandemiari aurre egiteko Hezkuntzan aurreikuspen falta leporatu dio STEILASek Foru Gobernuari

Pandemia garaian ikastetxetan irakaskuntzako langileek bizi duten egoera salatu du STEILAS sindikatuak Nafarroako Diputazio Jauregiaren aurrean. Zerbitzu publiko honetan inbertsioa handitzea eskatu dute. “Gobernuak zuhurtziaz jokatzeko eskatu digu, baina haiek ez dute arduraz jokatu protokoloei, baliabideei eta informazioari dagokionez, ez baitute aurreikuspenik izan”, salatu dute.