Pandemia gainditu baino lehen lanera bueltatzea kapitala bizitzaren gainetik ezartzea dela dio ESK-k

Langileei "adi egotea" eta "zuhur jokatzea" dagokiela dio sindikatuak "osasuna eta gure segurtasunari dagokien neurriekin".

2020-ko apirilak 13

Espainiar Gobernuak CEOE, CONFEBASK eta CEN patronalei kasu eginez eta PP alderdia zein Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernuen presioak onartuz; gaur, astelehenarekin, “hibernazio” ekonomikoa deituriko horrekin bukatzea erabaki du.

Estatu mailan, milaka langile haien lanpostuetara bueltako badira ere, Euskal Herrian buelta asteartean izango da. Pandemiaren okerrena gainditu ez arren, nahiz eta osasun publikoa topera egon babesik gabe lanean eta adituek gogorarazi “hibernazio” horren mantentzearen beharra behingoz birusarekin bukatzeko, Kapitalak beste behin ere bizitzaren gainetik ezarri ditu bere interesak. Neuri honek ez dauka zerikusirik osasunarekin, osasunarengatik izan balitz umeak etxetik ateratzen utziko lukete, edota behar bereziak duten pertsonak,….

Apirilaren 13an gutako asko lanera bueltatuko gara eta inoiz baino kontrol eta ardura gehiagorekin jokatu beharko dugu lan egin beharko ditugun baldintzak direla eta. Hainbat komunikabideek kontrakoa esan arren lanari berriz ekiteak, nahiz eta gobernu, patronal eta Estatu mailan gehiengoa duten sindikatuen arteko paktuak egon, langileon segurtasuna inolaz ere ez dago bermatuta. Horregatik, beste behien ere guri, langilegoari, dagokigu adi egotea eta zuhur jokatzea osasuna eta gure segurtasunari dagokien neurriekin.

Gure webgunean, lanera joan behar duten pertsonen eskura jarri ditugu hainbat sektoretan segurtasunez lan egiteko protokoloak. Gainera, prozedura bat ere eskura jarri dugu, lanpostuetan derrigorrezko prebentzio-neurriak betetzen ez badira.

Gehiago