P. Bilbao [Kontseilua]: “Hizkuntza eremuan berdintasunaren alde egin behar da eta bereizten gaituen Euskararen Lege honi amaiera eman”

35 urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea onartu zuenetik gaur arte. Iruñean egindako ekitaldi batean, Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaok adostasun zabalak aldarrikatu ditu lege hori baztertzeko eta nafar guztien hizkuntz eskubideak babestuko dituen lege berri bat egiteko.