Oteitzak erreferendum batekin erabaki du eremu mistoan sartzea

Udalak deitutako Euskararen legearen inguruko herri kontsultan tarte zabal batez gailendu da zonalde mistoan sartzeko hautua. Oteitzako herritarrek loteslea izango den galdeketaren bitartez erabaki dute zonalde ez euskaldunetik atera eta eremu mistora pasatzea.

2017-ko apirilak 10

Parte hartze maila haundia izan zuen galdeketak, osotara 394 herritarrek hartu zuten parte. Zenbaketa momentuan jende andana bildu zen udalbatza aretoan eta txaloekin jaso zuten emaitza. Ondoren, irrintziak eta suziriak bota zituzten emaitzak ospatzeko.

“Nahi ahal duzu Oteitza zonalde ez euskaldunetik zonalde mistora pasatzea” galderari 394 herritarrek eman zuten erantzuna. 251 baiezko eta 140 ezezko jaso ziren.

Gehiago