Orreaga Fundazioak gogoratu du Karlomagnoren armadak egindako harresien suntsiketa 778 urtean Iruñean

778ko urtean Karlomagnok Iruñeko hiria suntsitu zuela gogoratu dute Orreaga Fundaziokoek. Inbasio horren aurrean nafarrek eman zuten erantzuna goraipatu zuten atzo Iruñean egindako ekitaldi xume batean. Larunbatean Orreagan izanen da ekitaldia.

2020-ko abuztuak 13

Orreagako guduaren oroitzapenezko ekintzen barruan, Orreaga Fundazioak Karlomagnoren armadek hiria suntsitu zutela gogoratu zuen atzo Iruñeko Redin Kalean egindako ekitaldi xume batean. Gogoratu zutenez, hiriaren suntsiketarekin batera bizilagun asko hil edota bortxatu zituzten Karlomagnoren soldaduek.

Aurten, Koronabirusaren pandemia dela eta, ekitaldia intimitatean eta deialdi irekirik gabe egin da. Dantzari-bikote batek Aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zuten “gure aurreko historiako gertaera lizunen oroimenean”, Orreaga Fundazioaren hitzetan.

Larunbatean Orreagan eginen da ekitaldia. Eguerdian lore eskaintza eginen da eta ondoren Ibañetara abiatuko da mendi martxa bat. 12.45etan ekitaldia eginen da Ibañetako tontorrean.

Gehiago