Orbaibarko Zerbitzuen Batasunari euskaldunen eskubideak bermatzea gomendatu dio Arartekoak

Administrazioan Euskaraz Taldeak jakitera eman duenez, Orbaibarko Zerbitzuen Batasunak plantilla organikoaren 6 lanpostuetatik bakar batek ere ez du profil elebidunik. Hori zuzentzea eta herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea bermatzea eskatu dio Arartekoak.

2022-ko urriak 17

“Orbaibarko Zerbitzuen Batasunari gomendatzea har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak”. Horixe gomendatu zion Arartekoak 2022ko irailaren 2an.

6 lanpostu daude Orbaibarko Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoan, eta bakar batek ere ez du profil elebidunik, eta bakar batean ere ez da aipatzen euskara jakitea merezimendu denik. 2017an Batasun horretako partaide diren Garinoain, Puiu eta Untzue eremu mistoan sartu ziren. Hala ere, Batasunak ez zuen neurririk hartu arlo horretan. Hala, kexa jarri zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak. Orbaibarko Batasunari entzun ondoren, aipatutako gomendioa eman dio Arartekoak. Orain, euskararen aldeko elkartean espero dute Arartekoaren gomendioa betetzea.

Gehiago