Optiken merkataritzako hitzarmena sinatu dute sindikatuek hainbat hobekuntzak lortuz
Azken hilabeteetan egindako mobilizazioen eta negoziazioen ondorioz, ELA, UGT eta LAB sindikatuek sektorearen hitzarmena lortu dute.
2023-ko abenduak 18
Sektoreko hitzarmen berri honek 12 orduko lanaldi-murrizketa du, eta blindaje-klausulak ditu sektoreko negoziazio kolektiboa ez estatalizatzeko eta enpresek lan-baldintzak alde bakarrez ez okertzeko. “Oso elementu kaltegarriak dira langileentzat, eta azken lan-erreformarekin jarraitu zuten, estatuko sindikalismoaren adostasunarekin, Zapateroren eta Rajoyren gobernuek, hurrenez hurren, beren garaian inposatu zuten bezala”, dio ELAk, ohar bidez. Bestalde, hitzarmenaren ultraaktibitatea mugagabe bilakatuko da, eta horrela bermatuko da lan baldintzak denboran mantenduko direla.
Soldatei dagokienez, soldatak %3,5 igoko dira 2022an, %5,7 2023an (2022ko KPI), 2024rako 2023ko KPIa eta 2024ko KPIaren igoera 2025ean. Soldata-igoera handia izan arren eta negoziazio kolektiborako Estatuko akordioan (AENC) ezarritakoa baino handiagoa izan arren, ELAk uste du “oraindik hobekuntzak egin behar direla sektorean erosahalmena gal ez dadin”. Halaber, nabarmen hobetuko dira larunbat arratsaldeetan lan egiteagatiko plusa eta dietak.