28 lagun atxilotu ditu Poliziak Vito Quiles ultrari aurre egiteko deitutako mobilizazioetan parte hartzeagatik
Gutxienez 28 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñerrian urriaren 30ean Vito Quiles faxistak Nafarroako Unibertsitatean deitutako ekitaldia oztopatzeagatik. Egun horretan istilu larriak izan ziren Iturrama auzoan.
2026-ko ekainak 3
Espainiako Poliziaren operazioa zabalik jarraitzen du. Polizia hainbat gazteei telefonoz deitu die komisaldegira joateko, beraz atxilotuen kopurua gora egin dezake. Autoritateari eraso egitea eta desorden publikoak eragitea leporatzen diete. Batzuk komisaldegitik aske aterako dira, baina beste batzuk epailearen aurretik pasa egin beharko dira.
Arratsaldeko 19.00etan Nabarreria Plazan elkarretaratze bat egin da atxiloketa hauek salatzeko.
Ehunka pertsona mobilizatu dira Iruñerriko antifaxistei zigorrik ez! plataformak eta Ernai gazte antolakundeak deituta. Lehenengoak manifestazioan abiatu dira eta ohar bat kaleratu dute operazio polizial hau “gogor” salatuz. Plataformaren esanetan “atxiloketa hauek modu bortitzean eraman dira aurrera: batzuk lanbideetan bertan atxilotu dituzte, eta beste batzuk ikastetxe barruan edota selektibitateko azterketa egitera bidean zirela.”
Plataformaren arabera, azken urteotan PSOE buru duen gobernuak “izaera autoritario eta errepresiboa erakutsi du. Faxismoak gora egiten duen bitartean, mugimendu iraultzailearen eta langile klasearen aurkako erasoak, isunak eta kartzela eskaerak etengabeak direla adierazi dute, antifaxistak zigortuz eta faxistei inpunitate osoa emanez”.
Horren guztiaren aurrean, plataformak atxilotuen berehalako askatasuna eta absoluzio osoa exijitu du “errepresioak ez duela borroka itzaliko azpimarratuz”.
Hainbat atxilotuek gaua pasa dute komisaldegian eta haiei elkartasuna adierazteko goizeko 09:00etan, Iruñeko epaitegietan elkarretaratzea deitu dute.
