Oinarrizkoa den pediatria zerbitzuaren alde elkarretaratzea egin dute Leitzan

Leitza eta Goizuetako Osasun Etxean zerbitzua bermatzea eta hizkuntza errealitatea kontuan har dezala eskatu diote Osasun Departamentuari.

2018-ko abuztuak 10

Leitzako guraso eta aiton-amona talde batek deituta, oinarrizkoa den pediatria zerbitzuaren aldeko elkarretaratzea egin dute abuztuaren 8an Leitzako plazan. Pediatria plazak pediatrekin betetzeko zailtasunak dauden momento honetan ez dute ukatzek zerbitzua familia medikuek ematera, baina Osasun Departamentuari eskatu diote gaur egungo egoera denboran mugatua izan dadila, pediatrak izan daitezela haurrak hartatuko dituztenak., Leitza eta Goizuetako Osasun Etxean pediatria zerbitzua bermatu dezala eta kontuan har dezala Leitzaldeko hizkuntza errealitatea eta haurren hizkuntz eskubideak, eta pediatrak euskaldunak izana daitezela.

Plazan irakurritako idatzian gogorarazi zutenez, «pasa den ekainaren 19an, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko udal ordezkariak, Leitzako Denok Bat guraso elkarteko kide bat, Gizarte Zerbitzutako ordezkaria, Goizuetako kontsultorioko medikua eta Leitzako Osasun Etxeko erizaina Nafarroako Gobernuko Lehen Mailako Arretakoordezkariei Leitzaldeko Osasun Etxeetako pediatria zerbitzuari buruzko informazioa eman zien Eskualdeko Osasun Kontseiluan. Denok dakigun bezala, gure herrietan, aurreko pertsona jubilatu zenetik ez da egonkortasunik lortu plaza honetan eta, hainbat pediatriako hainbat profesional ezagutu ditugu jada».

Gaur gaurkoz, Leitza eta Aresoko kasuan zerbitzua aurreko pediatrak ematen du modu boluntario batean. Leitzako Osasun Etxera etortzen da astean bitan, bere lan-lekuan jarduna amaitu ondoren. Baina plazan adierazi zutenez, «uste dugu, hain oinarrizkoa den eta unibertsala beharko lukeen zerbitzu bat, ezin dela egon lan bolondresen menpe. Gainera Goizueta eta Aranoko haurren kasuan, Leitzaraino mugitu behar dira zerbitzua jasotzeko. Lehen zerbitzu hori Goizuetako Osasun Etxean ematen zenean».

Gurasoek eta aiton-amonek plazan jakinarazitakoaren arabera, «nabaria da pediatren eskasia dagoela. Ez da Nafarroako arazoa bakarrik. Estatu mailan ere berdin-berdina gertatzen da. Daukagun errealitatearen jakitun gara. Aspaldiko urtetatik arrastaka heldu den egoera bat. Honetan eragina izan dute estatu mailako neurriek zein UPN-ren eta PSN-ren aurreko gobernuen erreforma eta murrizketek. Guzti honek eragina izan du lan baldintzetan, pediatria zerbitzuaren kalitatean, lehen mailako arretako medikuengan zein gainontzeko profesionalengan».

Beraien ustez, egoera hau aurreko legegintzaldietan hartutako erabaki eta neurri politiko okerren emaitza da. Horregatik, ez daude ados gai honekin alderdi batzuk egiten ari diren erabilpen politikoarekin. «Gure ustez egoera delikatua da, izan ere, ez daukagu pediatra finkorik herrian. Ez da gure asmoa herritarrak asaldatzea. Herriko umeek arreta jaso jasotzen dute. Pediatren faltan, famili medikuak dira arreta hau ematen ari direnak egunez, larrialdietan eta asteburuetan. Hala ere, gure apustua da, pediatrak izatea haurrak artatuko dituztenak», esanez bukatu zuten elkarretaratzea.

Gehiago