Oier Gomez preso politikoari 6 hilabeteko bizi itxaropena eman diote

Apirilaren 19an Oier Gomezen kondena eteteko bista burutuko da, bere egoera atzeraezinaren aurrean. Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote larriki gaixo dagoen preso gasteiztarrari. Apirilaren 22an Elkartasun Eguna antolatu du Oiertxo SOS plataformak eta Sare herritarrak manifestazio nazionala burutuko du maiatzaren 6an Gasteizen.

2017-ko apirilak 12

Egun, Frantziako Meaux espetxean dago preso Oier Gomez gasteiztarra. Larriki gaixo dago Gomez, izan ere, daukan Ewing sarkomak metastasia eragin dio buruan eta pelbisean. Bagoaz-ek, Sare herritarrak, Oiertxo SOS plataformak eta Etxerat Elkarteak, senide eta abokatuekin batera Baionan egindako agerraldian, Oierren egoera atzeraezinaren berri eman dute gaur goizean. Oierren abokatuaren arabera «gaixoaren bizitza pronostiko engaiatua da eta 6 hilabeteko epea emana zaio, kondena suspentsioa galdetuta izanen da».

Apirilaren 22an, Oiertxo SOS plataformak Elkartasun Eguna antolatu du: mahaingurua, bazkaria eta mobilizazioak egongo dira Gasteizen. Maiatzaren 6an, aldiz, Sare herritarrak, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du Gasteizen. Izan ere, gasteiztarrak dira larriki gaixorik dauden Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Oier Gomez presoak.

Gehiago