Oier Ardanaz Txantreako euskal preso politikoa aske gelditu da

2011an atxilotu zuen Frantziako Poliziak ETAko militantea izateagatik. 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Sakabanatua izan da urte guzti hauetan. 2009an bere sorterritik ihes egin behar izan zuen tortura saihesteko.