NUPen militarismoa sustatzeko eginen diren jardunaldien aurka azaldu dira langile eta ikasleak

LAB, ELA, CGT-LKN, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Asamblea Libertaria, Talde Feminista, Akelarre Emakume Taldea eta NUPen Euskaraz eragileek militarrek Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginen dituzten jardunaldien aurka azaldu dira.

2017-ko azaroak 15

Azaroaren 22 eta 23an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Defentsa Ministerioarekin eta Banco de Santanderrekin batera, “Espainiako armadaren propaganda kanpainetako batean laguntzea beste asmorik ez duten” jardunaldi batzuk antolatu izana leporatu diote NUPeko zuzendaritzari. Kanpaina hauen helburua “erakunde horri aurpegia garbitzea” dela uste dut ikasle eta langile sindikatu eta kolektiboek, eta xede horrekin, “10 eta 20 milioi euro arteko dirutza, dirutza publikoa, jakina, parrastan botatzen dute urtero”.

“Armada patriarkatuari, autoritarismoari eta beste hainbat balio atzerakoiri eusten dion erakundea” dela uste dute, eta unibertsitateko ezagutza erabili nahi duela “armen negozioen zerbitzura” jartzeko salatu dute.

NUPeko eraileek errektorea den Alfonso Carlosenari exijitzen diote jardunaldi hauek bertan behera utz ditzala, eta unibertsitate komunitate osoari, talde antimilitaristei, feministei, ekologistei, eta, orokorrean, gizarte mugimendu osari dei egiten diote jardunaldi hauen aurkako arbuoia eta gaitzespena erakus ditzaten.

Gehiago