Non dago Mikel filmak AtlantiDoc Saria irabazi du Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibalean
Mikel Zabalzari buruzko “Non dago Mikel?” filmak Atlantidoc Urugaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibalaren sari nagusia irabazi du, AtlantiDoc Saria hain zuzen ere, dokumentu-film luzerik onenarentzat.
2021-ko abenduak 14
Sari honek bultzada berri bat ematen dio dagoeneko oparoa izan den ibilbide bati: Non dago Mikel? filmak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epai mahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2020an. Ondoren, eta zine aretoetan arrakasta haundia jaso eta gero, Lauaxeta Saria jaso zuen Bizkaiko Aldundiaren eskutik. Zine festibal ezberdinetan parte hartu du filmak, baita nazioartekoetan ere. Aipagarriak Guadalajarako FICG festibala, Tolosako Cinespaña edota DocsMexico festibalak, eta Goya Sarietarako aurrez hautatu zuten. Bestetik, Terra Gollut festibalean dokumentu-film luzerik onenaren saria ere irabazi zuen.
Gehiago

Urteko bigarren hilketa matxista salatu dute Euskal Herrian

IAk ikasleen greba deitu du martxoaren 13rako, gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasleen eta langileen interesen defentsan
