Non dago Mikel? filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko da

Ahotsa.info eta Izar Films ekoiztutako Mikel Zabalzaren hilketari buruzko dokumentala Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko da, eta Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da festibalaren 68. edizioan. Film honetan Orbaitzetako gaztearen atxiloketa eta desagerpenaren kontaketa egiten da. Aurten bere hilketaren 35 urteurrena gogoratuko da.

2020-ko abuztuak 27

Aurtengo Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko da Mikel Zabalzari buruzko “Non dago Mikel?” filma. Ahotsa.info-k ekoiztutako dokumentala 1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna egiten du. Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuen. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.

Amaia Merino (Donostia, 1970) –Asier ETA biok (2013, Irizar Saria) filmaren idazle eta zuzendarietako bat– eta Miguel Ángel Llamas (Noain, Nafarroa. 1980) zinemagileek elkarrekin zuzendu dute filma. Lan hau Aezkoa eta Altzako Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenek bultzatutako proiektua da. Pelikula crowdfunding bidez diruz hornitu egin da neurri handi batean, eta hainbat instituzio publikoen babesa jaso du, baita ere Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta elkarteen laguntza izan du. Ahotsa.info-rekin batera, Izar Films eta EITB elkarlanean aritu dira.

Gehiago