Nekazariek Elikagai Katearen Legea berehala aplika dezatela eskatu dute, esnearen prezioak ekoizpen kostea kubritzeko

UAGNA eta EHNE, Nafarroako bi nekazaritza-erakundeek, esne-sektorearen egoera larria salatu dute gaur Mercadona baten aurrean. Ekoizpen-kostuen hazkundea itotzen dituela salatu dute, eta horren aurrean behar beharrezkoa ikusten dute Elikagai Katearen Legeak ezartzen duena betearaztea ustiategi txikien desagerpena saihesteko.