Negozioen eta inposizioen hezkuntzaren aurkako manifestazioa egin du IAk

Ikasle Abertzaleak mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, hezkuntza sistema sozialistaren alde eta negozioen eta inposizioen hezkuntzaren aurka. Izan ere, politikariek enpresarien hezkuntza eredu gero eta miserableagoak kudeatzen dituztela diote. Greba ostean, ikasleen borrokaren alde antolatzen jarraituko dutela adierazi dute.