“Negazionistei tortura aurrez aurre erakusteko aukera ematen du Non dago Mikel? filmak, torturatuon mendeku txikia da”

Amaia Merino eta Miguel A. Llamas "Pitu" "Non dago Mikel?" filmaren zuzendariak elkarrizketatu dituzte Leitzako Karrape Irratian, lan honen nondik norakoen berri emateko. Euren hitzetan "lan handia, sakona, gora bera handiak izan dituena", baina merezi izan duela. Azken finean, Mikel Zabalzaren oroimena bizi bizi mantenduko duen pelikula izanen delako, Donostiako zinemaldian estreinatuko dena.