Nagore Laffage gogoratu dute Iruñean bere hilketa matxistaren 12. urteurrenean

Nafarroako Astelehen Lilak erakunde feministak ekitaldia antolatu du eta bertan hitza hartu du biktimaren amak. Hilketaren egilea, Diego Yllanes, Opus Dei-k Nafarroan duen ospitalean lan egiten zuen, eta gaur egun askatasunean dago ezarritako espetxe zigorra bete eta gero.