Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diote
Nafarroako Euskararen Legeak 36 urte bete dituen egunean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak araua salatu eta euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpaina berri bat martxan jarriko dutela iragarri dute. Momentuz, 70 gizarte eragileren atxikimendua jaso dute.
2022-ko abenduak 15
Indarrean dagoen Euskararen Legeak herritarrei bizi diren herriaren arabera diskriminatzen dituela salatu dute arau honek 36 urte betetzen duen egunean. Horregatik, legea bertan behera uzteko eta eskubide berdintasunean oinarritutako lege berri bat onartzeko eskatu dute.
Bestalde, Nafarroako lurralde osoan euskara ofiziala izatearen aldeko ofizialtasuna kanpaina aurkeztu dute. Momentuz, irailean Euskararen Nafar Kontseiluak onartutako adierazpenarekin bat egin duten 70 gizarte eragileren atxikimendua jaso dute. Atxikimendu berriak emateko aukera ireki dute.
Agerraldian izan dira, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusi berriaz gain, Nafarroako Ikastolak, Sortzen elkartea, Nafarroa osoko AEK eta IKA euskaltegiak, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia.
Herritarren arteko bereizkeria eragiten duen legea ospatzeko arrazoirik ez dagoela uste dute, izan ere “euskaldunak zokoratzeko” eta “herritarren arteko berdintasunarekin apurtzeko” legea dela diote. “Beste eskubideetan ez bezala, hizkuntza-eskubideetan herritarrei bizi diren herriaren arabera aitortzen zaizkie eskubideok. Udalerri batean bizitzeagatik, umeak eta haurrak ezin izatea herriko eskolan euskarazko ereduan matrikulatu. Herri jakin batean bizitzeagatik, medikuaren edo administrazioaren aurrean ezin izatea euskaraz artatua izan, edota tramiteak euskaraz egiteko amaigabeko oztopoak eta ezintasunak jasatea”, aipatu dute.
Eragile hauek 2016an idazluma eman zioten Nafarroako Parlamentuko presidenteari Euskararen Lege berri bat idatz zezaten, berdintasunaren, kohesioaren eta justizia sozialaren oinarrituta. “Tamalez ez da halakorik gertatu”, eta kezka azaldu dute azken boladan hartzen ari diren zenbait erabakiengatik, tartean, Nafarroan berezkoak ez diren hizkuntzei, berezkoa den euskarari baino prestigio handiagoa ematea. “Euskararen Legearen irakurketa zurrunen ondorioz, euskaldunak are zokoratuago bizi dira haien lurraldean, eta ez da justiziazkoa, inondik inora ez. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da hizkuntza-justizia, hizkuntza-kohesioa eta hizkuntza-berdintasun erdigunera ekartzea, eta hiru justizia-mota horiek errealitate bihurtzeko aukera bakarra dago: ofizialtasuna.”
Eta bide horretan urrats berriak emateko asmoarekin, Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egin zuen bilkuran aurkako botorik gabe onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpena. Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatu zen euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera. Eta aldarrikapen hau sektore ezberdinetara eramateko helburuarekin hurrengo asteotan lanketa berezitua egingo dute Nafarroa osoko askotariko eragileek bat egin dezaten aipatu deklarazioarekin.
“Egia esan, aurreko egunotan ekin diogu lanketari, eta harrituta gaude izandako harrera onarekin”, azpimaratu dute, eta atxikimenduak jasotzen jarraituko dutela iragarri dute. Adierazpenari atxikimendua eman nahi dioten eragile eta elkarteek nafarroa@kontseilua.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.
Atxikimenduen zerrenda:
1. Administrazioa Euskaraz Taldea
2. Alaitxo Ezkaba Ikastetxeko Guraso Elkartea
3. Altaffaylla Fundazioa
4. Andra Mari Ikastola
5. Aralar Udal Musika Eskola
6. Argia
7. Argia Ikastola
8. Barañaingo Bertso Eskola
9. Basilio Lacort Elkartea
10. Baztan Ikastola
11. Bi Haizetara
12. Biurdanako Guraso Elkartea
13. Colectivo El Salvador Elkartasuna
14. Duguna dantza taldea
15. EHE Euskal Herrian Euskaraz
16. EHGAM Nafarroa
17. Elortzibarko Gau Eskola
18. EMUN
19. Eraiki Guraso Elkartea
20. Erentzun Fundazioa
21. Erentzun Ikastola
22. Erriberako Arrigarai AEK euskaltegia
23. Euskal Memoria
24. Euskaldunon Biltokia
25. Euskalerria Irratia
26. Euskaltzaleon Topagunea
27. Euskararen Defentsarako Sarea
28. Garces de los Fayos Ikastola
29. Garean euskaldunon elkartea
30. Gartxot elkartea
31. Gizakia Herritar Fundazioa-Paris 365
32. Haizea elkartea
33. Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatua
34. Ibaialde Ikastola
35. Ibarberri Eskola
36. IGE Orreaga (Hegoalde Ikastola)
37. Igela argitaletxea
38. Iñigo Aritza Ikastola
39. Irrintzi Peña
40. Iruinkokoa
41. Irurtzungo Aizpea euskara taldea
42. Jaso Ikastola
43. Karrikaluze
44. Laba sarea
45. Lagun Artean K.E.
46. Larraun Bizi
47. Lizarra Ikastola
48. Mendabiako Euskara Taldea
49. Mugarri Guraso Elkartea
50. Nafar Ateneoa
51. Nafarroa Kirol Elkartea/Club Deportivo
Navarra
52. Nafarroako Euskarazko Irakurleen T aldeak
53. Nafarroako IKA
54. Ondalan elkarte mikrokooperatiba
55. Ondare Kultur T aldea
56. Paz de Ziganda Ikastola
57. Peña La Cueva, Lezea
58. San Fermin Ikastola
59. Sortzen Elkartea
60. Sustrai Erakuntza Fundazioa
61. Tantirumairu Ikastola
62. Ttipi-Ttapa Fundazioa
63. Tuterako Gaiteroak/Gaiteros de Tudela 64. Txalaparta argitaletxea
65. Udako Euskal Unibertsitatea
66. Ultzama-Larraungo AEK
67. Xaloa T elebista
68. Zaldiko Maldiko elkartea
69. Zangozako ikastola
70. Zumedia guraso elkartea