Nafarroan 2020ko bigarren lan heriotza izan da gaur Artatzan
Patronalari onura ekonomikoa plantillen segurtasunaren kontura lehenesteko estrategia bertan behera uzteko eskatzen dio ELAk, eta Gobernuari, berriz, lan osasunaren arloko elkarrizketa sozial eragin gabeari uko egiteko.
2020-ko urtarrilak 27
ELAk jakin ahal izan duenez, 55 urteko langile bat hil da gaur Artatzan (Nafarroa), herriko kanpinean alturako lanak egiten ari zela. Horren aurrean, sindikatuak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senide eta lankideei, eta, aldi berean, ikerketa sakona egitea eskatu du, istripuaren arrazoiak argitzeko eta erantzukizunak argitzeko.
Bost egun eskasetan lan istripuan hildako bigarrena da. Urtarrilaren 22an 52 urteko langile bat hil zen Sunbillan zamalanak egiten ari zela. 2019an 15 pertsona hil ziren Nafarroan lan-istripuz, eta 2012az geroztik, ezbehar-tasek gora egin dute etengabe lurralde honetan.
Igoera horrek zerikusi zuzena du lan-baldintzen narriadurarekin, prebentzioaren integrazio ezarekin eta politika publikoen eskasiarekin. Hori dela eta, ELAk patronalari eskatzen dio mozkin ekonomikoa plantillen segurtasunaren kontura lehenesteko estrategia alde batera utz dezala, eta Nafarroako Gobernuari, berriz, uko egin diezaiola lan-osasunean ez-eraginkorra eta klientelarra den elkarrizketa sozialari.
Azkenik, odolhuste honen aurka mobilizatzeko eta borroka egiteko deia luzatzen du ELAk, azken hamarkadan ehun pertsona baino gehiago hil baitira Nafarroan.